Iñaki Artolak partida utzi du, hankan lesionatu ondoren

Ataria 2021eko urtarrilaren 11

Iñaki Artola, artxiboko irudi batean.

Gaur egingo diote azterketa medikua pilotari alegiarrari, lesioa zenbaterainokoa den jakiteko. Arangurenekin batera binakako txapelketako bigarren jardunaldiko partida jokatzen ari zen Artola, Urrutikoetxea-Imazen aurka. Partida hori galduta dute Artola-Arangurenek, eta oraindik ez dute punturik zenbatu txapelketan.

Markagailuak Urrutikoetxea-Imazen alde 18-16 adierazten zuenean partida bertan behera geratu zen Artolak min hartu ostean. Azken emaitza, beraz, 22-16 geratu da. Ordura arte, neurketa gogorra jokatu zuten lau pilotariek. Hasieratik agintean izan ziren Artola-Aranguren, baina tantoak aurrera joan ahala indarrak parekatzen hasi ziren eta hamaseigarrenean bat egin zuten bi bikoteek. Orduan, Artolak min hartu zuen eskuin izterreko iskiotibialean eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!