Senitartekoek esan dute Maider Arostegi alegiarraren berririk ez dutela

Ataria 2020ko abenduaren 1a

Iturria: France 24

Kooperante alegiarra Etiopiako Wukrora joan zen abuztuaren bukaeran eta azaroaren 3an jaso zuten etxekoek azken deia.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan esan dutenez desgaitasun psikikoak dituzten haurrak lagundu eta haientzako eskola bat eraikitzeko asmotan joan zen Maider Arostegi Etiopiara.

Etiopian Tigraykoen kontrako gerra deklaratu zuten eta geroztik ez dute alegiarraren berririk. Aritz Arostegi anaiak Faktorian esan duenez, albiste ez-ofizialen arabera, Wukro inguruan bonbardaketak ere izan dira eta kezkatuta daude, nahiz eta badakiten komunikazioak etenda daudela eta haien berri jakitea zaila dela.

Aritz Arostegik adierazi duenez, bere arreba da han dauden atzerritarretatik espainiar nazionalitatea duen bakarra. Espainiako Atzerri Ministerioa lanean aritu da Europako beste herrialdeetako ministerioekin, Europako Batasuneko herritar guztiak Etiopiatik batera ateratzeko asmoz: «Hiru aste badira horretan ari direla, eta oraindik ez dute ezer egin», esan du. «Pentsatu nahi dugu ondo dagoela, komunikatu ezinean dagoela soilik».

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!