Indarkeria matxistaren aurka egiteko elkarretaratzea egingo dute, gaur

Ataria 2020ko azaroaren 25a

Alegiako Eztanda talde feministak deituta elkarretaratzea egingo dute, gaur, 19:00etan, plazan.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Alegiako Eztanda feminista taldeak dei egin die herritarrei, 19:00etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko. 

Plazan elkartuko dira, "Normaltasunak hiltzen gaitu, indarkeria matxistaren aurrean antolatu eta borrokatu" lelopean. 

Gaurko deialdiaz gain, ordea, osatu den talde fministak Eztanda taldearen aurkezpena egingo du, hilaren 28an, larunbatean, 19:00etan Alegiako zinema aretoan. 

Ostean, bertso saioa izango da. Maialen Akizu, Maider Arregi eta Eli Pagola bertsolariak igoko dira oholtza gainera. Sarrera doan izango da, baina ikusle kopurua mugatua izango da egoera dela eta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!