Azaroaren 10a baino lehen eraman beharko dira matazak kultur etxera

Ataria 2020ko azaroaren 5a

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Alegiako Udalak eta Eztanda Feminista taldeak matazak bilduko dituzte.

 

Matazak, indarkeria sexistaren aurka lelopean, matazak bilduko dituzte Alegian, udalak eta Eztanda Feminista taldeak deituta. Ekimenean parte hartu nahi dutenek hilaren 10a baino lehen eraman beharko dituzte mataza zatiak kultur etxera. 

Matazen kolore nagusia morea beharko du izan. Gainerakoan, puntuaz, kakorratzaz, oihal zati batez edo ehunaz egindako 30 zentimetroko zabalera duen mataza egin beharko da. Luzera librea izango da. Mataza guztiak kultur etxean bilduko dituzte, eta, ostean, mugimenduarekin bat eginez guztiak ikusgai jarriko dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!