Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna 2020

Matazak, indarkeria sexistaren aurka

Naia Vazquez 2020ko urriaren 28a

Iazko azaroaren 25ak utzitako irudietako bat.

Azaroaren 25eko Indarkeria Sexistaren Aurkako Egunari begira matazak egiteko deia egin dute Alegiako Udalak eta Eztanda Feminista taldeak.

Ekimenean parte hartu ahal izateko, puntuaz, kakorratzaz, oihal zati batez edo ehunaz egindako 30 zentimetroko zabalera duen mataza egin beharko da. Luzera berriz librea izango da, eta kolore nagusia morea izan beharko da. Mataza guztiak kultur etxean bilduko dituzte eta ikusgai jarri mugimenduarekin bat egiteko.

Kultura Batzordetik eta Eztanda Feminista taldetik eskatu dute urteroko aldarrikapen honetan parte hartzea. Zalantzak argitzeko Alegiako Udalera deitu ahal da (943 65 10 87).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!