Koronabirusa

Boluntario sarea berrabiarazi dute

Naia Vazquez 2020ko urriaren 28a

Adinekoei eta beharrean dauden herritarrei laguntzeko helburuz ariko dira.

Alegiako Udala eta Gaztetxea elkarlanean ari dira COVID-19az kutsatuta dagoen herritarrei laguntzeko. Osasun krisialdiaren lehen olatua igarota, zerbitzua eteteko erabakia hartu zen, uneak berriz ere eskatzen zuenean abian jartzeko konpromisoarekin. "Tamalez, bigarren olatua gainean da, azken egunetan Alegian hainbat positibo eman dira. PCR probak egin ostean, herritar mordoa etxean bakartuta dago", esan du udalak. Hori dela eta, borondatezko zerbitzua erabiltzeko 688 813 423 telefono zenbakira deitu ahal dela esan du. "Udalak dei egiten die beharrean dauden herritarrei zerbitzu hau erabil dezaten eta boluntarioei eskerrak eman nahi dizkie, euren prestutasunagatik". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!