Koronabirusa

Iñaki Artolak PCR proban positibo eman duela zabaldu du Baikok

Ataria 2020ko urriaren 26a

Aurrelari alegiarra 10 egunez isolamenduan egongo dela azaldu du pilota enpresak: "Aldi baterako, pilotariak ez du entrenamendu eta partidetan parte hartuko osasun-agintariek kirol-jarduerara segurtasunez itzultzea posible dela ulertu arte".

Baiko enpresaren oharra:

"Ohar honen bidez, interesdunaren baimenarekin, Baiko Pilota enpresak jakinarazten du, Iñaki Artolak emaitza POSITIBOA eman duela egindako PCR proban, beraz, agintariek kasu horietan ezarritako protokoloa jarraitu beharko du eta isolamendu egoeran egon beharko du hamar egunean.

Aldi baterako, pilotariak ez du entrenamendu eta partidetan parte hartuko osasun-agintariek kirol-jarduerara segurtasunez itzultzea posible dela ulertu arte.

Gogorarazi behar dugu, Baiko Pilotak, osasun-agintariek ezarritako COVID-19a zaintzeko eta kontrolatzeko jarduera-prozedurak jarraitzen dituela".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!