San Juan kaleko 14 eta 16 zenbakiko eraikinak botatzen ari dira

Ataria 2020ko urriaren 6a

Argazkia: Alegiako Udala

Gaur goizean hasi dira Alegiako San Juan kaleko eraikina botatzeko lanekin, eta gaur bukatzea espero dute.

Alegiako San Juan kaleko 14 eta 16 eraikinen eraiste lanak egiten hasi dira gaur goizean. Alegiako Udaletik jakinarazi dutenez, "ondo bidean" gaur egunean zehar amaituko dituzte lanak. Ekimen pribatua da egiten ari direna, "aspalditik hutsik dagoen eraikina da, eta azkenaldian egoera kaxkarrean zegoen, eta horregatik bota da" azaldu dute udaletik.

Lanek irauten duten bitartean San Juan kalera sartzeko Kalebeherako parkeko sarbidea itxita egongo da. Aldiz, Bideberrieta aldetik, oinezkoen bidea erabilgarri dago, baina "kasu egin bertako langileei", azpimarratu dute udaletik. Aldi berean, udalak barkamena eskatu du: "Lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!