Alegian N-1 errepidean Gasteizerako noranzkoan istripua izan da. Ertzaintzatik jakitera eman dutenez harri bat zegoen errepidean, eta horrek eragin du istripua. Ondorioz bi autok jasan dituzte kalteak.
Ez da zauriturik izan, eta une honetan errepidea normaltasunera itzultzeko lanetan ari dira.