Igor Gonzalez Solaren heriotza salatzeko elkarteratzea egin dute Alegian

Leyre Carrasco 2020ko irailaren 6a

Igor gudari. Agur eta ohore. Herriak ez du barkatuko lelopean egin dute Alegiako herritarrek elkarretaratzea.

Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoa hilik agertu zen ostiral arratsaldean, Martuteneteko espetxeko bere ziegan. 2005ean atxilotu zuten Donostiako Antigua auzoko etxebizitza batean, ETAri laguntzea, dokumentuak faltsutzea eta armak gordetzea egotzita. Berriki Euskal Herrira ekarri zuten, 15 urtez Euskal Herritik kanpoko espetxeetan izan ostean, eta kartzelaldiaren hiru laurdenak beteak zituen jada. Uztailetik bi hilabete eskas zeramatzan Martutenen. Haren heriotza salatzeko kontzentrazioa egin dute gaur 13:00etan, Alegiako plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!