Zauriturik gabeko tren istripua Alegian

Ataria 2020ko uztailaren 27a

Trena Alegiako geltokian zegoela bagoi batetik kea ateratzen hasi da. 

Suhiltzaileak bertaratu dira eta arazoa trenaren gurpil batean zegoela ikusi dute. Antza, gurpila gehiegi berotu da eta hori izan da kearen jatorria. 

Ez da zauriturik izan, eta ordezko bagoi bat jarri dute bidaiariek beraien bideari jarrai diezaioten. Matxuratutako bagoia geltokian geratu da, konpondu bitartean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!