Azpilikuetaren eta Iraolaren balkoiak, dotoreenak

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko uzt. 16a, 13:19

Alegiako Udalak banatu ditu balkoirik ederrenen sariak. Marta Iraolarena eta Ibon Azpilikuetaren balkoiak izan dira sarituak.

Alegiako festen egun handia izango zen gaurkoa koronabirusik ez bazen izan gure artean. Festarik ez, baina Alegiako Festa batzordeak herriari egun hauetan kolore apur bat emateko helburuarekin, balkoi dotoreena aukeratzeko lehiaketa egin du.

Aurreko urteetan ere egin izan da, baina aurtengoak ezberdintasun bat izan duela adierazi dute: "Beste urteetan loreak hartzen ziren ardatz modura, eta aurten Alegiako festak 2020 izan da balkoiak apaintzeko gaia".

Izena emateko beharrik gabe, epaimahaia osatu zuten Festa batzordeko kideak hilaren 13an, astelehenean, pasa ziren herriko kaleetatik balkoiak ikuskatzera, eta guztien artean, Marta Iraolarena eta Ibon Azpilikuetarena izendatu zituzten dotoreenak bezala. Kolore ezberdinekin jantzi dute balkoia bi kasuetan. "Horrek balio izan die biei, Eizmendi eta Txintxarri jatetxeetan bina lagunentzako afari bana irabazteko", azpimarratu dute. Sariak Eider Zubillaga zinegotziaren eskutik jaso dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!