Koronabirusa

Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntza, Alegian

Ataria 2020ko ekainaren 24a

Tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lerroarekin bat egin du Alegiako Udalak. Ostirala bitarteko epea dute interesatuek eskaera egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo eta Landa ingurumeneko Departamenduak, Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko programa onartu du. Alegiako Udalak bat egin du programarekin, herrian sektore horien jarduerari bultzada bat emateko helburuz. Herritarrei laguntza eskaerak egiteko epea zabaldu die.

Ostirala da interesatuek eskaerak egiteko azken eguna, eta egitasmoaren helburua, tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzeko tokiko jarduera sustatu eta indarberritzea da. Alegiako herriari dagokion zenbatekoa, 17.282 euro da. 

Informazio gehiago Alegiako udaletxean eskuratu ahal izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!