Alegiako Udala jendaurreko zerbitzuarekin hasi da

Ataria 2020ko ekainaren 23a

Udaletxera joateko ezinbestea izango da aldez aurretik hitzordua hartzea, eta ezinbestekoa den kasuetan soilik joan beharko da.

Alegiako Udalak atzo zabaldu zizkien ateak herritarrei, eta herritarren harrerarako udal bulegoek jendaurreko zerbitzua eskainiko dute. Hori bai, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etarako ordutegian, 943 65 10 87 telefono zenbakira deitu behar da hitzordua eskatzeko edota beste aukera, udala@alegia.eus helbide elektronikora mezua idaztea da. Garbi utzi dute udaletik, hitzordurik gabe ezingo dela bulegora joan.

Nahiz eta ateak zabaldu, udalarekin harremanak izateko bide telematikoak lehenestea gomendatu dute: «Telefonoz edo emailez egin daitezkeen kontsultak bide horiek erabiliz egitea komeni da». Ezinbestekoa den kasuetan soilik joan behar dela udaletxera azpimarratu dute.

Segurtasun eta higieneak duen garrantzia gogorarazi nahi die herritarrei, eta nahitaezkoa izango da maskararekin sartzea. Horrez gain, eskuak garbitzeko gela egongo da udaletxean, eta aurretik norbait egonez gero, zain egoteko zehaztutako eremuan itxaron beharko da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!