San Joan sua bideo bidez gozatzeko aukera izango dute, Alegian

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 23a, 10:43

1985etik hasi eta iaz bitarteko argazkiekin osatu du bideoa Alegiako Argazkizaleen Taldeak; 21:00etan eskainiko da.

Alegiako Udalak San Joan sua ez egitea erabakia zuen Koronabirus krisia dela eta, segurtasun neurriak betetzea ezinezkoa izango zelako. Baina, gaur, Alegiako herritarrek 21:00etatik aurrera San Joan bezperako plazako giroa bideo bidez ikusi ahal izango dute.

Alegiako Argazkizaleen Taldeak osatu du bideoa. Horretarako, 1985. urteaz geroztik iaz arte, urtero-urtero plazan atera diren argazkiekin osatu du bideoa, eta gaur Alegiako Udaleko www.alegia.eus webgunean ikusteko aukera izango da.

Alegiako Kultura batzordeak, gomendio orokorrei jarraituz, eta plazan suertatu daitezkeen pilaketa horiek ekiditeko hartu zuen San Joan sua ez egitearen erabakia. Aurten, ordea, plazan surik piztu ez arren, batzordeak su hori beste modu batera bizitzeko aukera eskaini nahi die herritarrei. Horrela, Alegiako Argazkizale Taldeak osatu duen bideo hori ikustera animatu nahi dituzte herritarrak Kultura Batzordetik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!