Alegiako Haur Txokorako lan poltsa irekiko dute

Ataria 2020ko ekainaren 16a

Alegiako Iturri Zahar Guraso Elkarteak Haur Txoko zerbitzurako lan poltsa irekiko du. Izena eman ahal izateko beharrezkoa izango da euskarazko komunikaziorako eta idatzizkorako gaitasuna izatea, eta Alegiako Herri Eskolako ikasle ohia edo gurasoa izatea. Interesatuek curriculuma haurtxokoa@alegiakoeskola.org korreo elektronikora bidali beharko dute hilaren 25a bitarte. Aldez aurretik jakinarazi dute epez kanpo ez dutela inor onartuko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!