Hilaren 9an zabalduko ditu ateak Alegiako Gizarte Zerbitzuak

Ataria 2020ko ekainaren 3a

Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek asteartean, hilaren 9an, berreskuratuko dute jendaurreko arreta zerbitzua. Aurrez, ordea, beharrezkoa izango da hitzordua hartzea 943 65 47 68 telefono zenbakira deituta. Hala eta guztiz ere, eta ahal den neurrian, harreman telematikoa lehenetsi eta sustatu nahi dute Alegiako Udaletik, «ezinbestekoa» den kasuetan kenduta.

Jende pilaketak ekidin nahi ditu udalak, eta bere esku dauden segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuko ditu. Sarreran itxaron beharko da gizarte langileek deitu arte, eta sartutakoan eskuak gelarekin garbitu beharko dira.

Nola ez, maskara erabiltzea beharrezkoa izango da. Kanpoan jende gehiago egonez gero, segurtasun neurriak betetzea eskatzen dute, eta Covid-19aren sintomaren bat izanez gero hitzordura ez joateko esan dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!