Koronabirusa

Herritar guztiei banatuko dizkiete maskarak

Tolosaldeko Ataria 2020ko mai. 22a, 15:05

Aurrera Alegiak haurrekin egin zuen moduan, orain, herritar guztiei zuzendutako maskaren banaketa egingo du. Etxean jaso nahi duenak eskaera egin beharko du.

Aurrera Alegiak maskarak banatuko ditu nahi duten herritar guztien artean. Haurrekin egin zuten moduan, orain herritar guztientzat eskainiko dute maskarak eskatzeko aukera. "Gobernuak egunez egun lege berriak iragartzen ditu, eta dagoeneko haurrekin egin genuen moduan, buruan generabilkien helduentzako banaketa egitea", azaldu dute.   

Hiru kapadun kotoizko maskarak dira banatuko dituztenak. Idatziz edota telefonoz deituta egin beharko da eskaera. Osasun neurriak bermatu ahal izateko, izen-abizenak eta helbidea zehaztu beharko ditu eskatzaileak, eta gero banaketa etxez etxe egingo dute.

Eskaerak egiteko aurreraalegia@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute eskura. Edota 669 051 928 (Regina), 658 707 760 (Andrea) edo 619 578 915 (Maialen) telefono zenbakietara deituz lortu daitezke.

Eskaerak egiteko azken eguna maiatzaren 27a, asteazkena, izango da. Eta egun gutxiren buruan bakoitzak bere etxean jasoko duela maskara aurreratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!