Hala eta guztiz ere, eta epe laburrean egoera nabarmen aldatuko balitz, Alegiako Udalak udalekuak antolatzeko aukera aztertuko lukeela nabarmendu du. «Guztion, eta bereziki gure umeen osasunaren alde, erabaki zentzudunena dela uste dugu. Ez da gustuz hartutako erabakia», argitu dute udaletik, eta une honetan «zentzuz eta arduraz» jokatzea dela garrantzitsuena diote.