Langaurreko atsedenlekua, bihartik aurrera itxita

Ataria 2020ko maiatzaren 10a

Zuhaitz mozketa lanak egiten hasiko dira Alegiako Langaurre atsedenlekuan. Osasun krisialdiaren aurretik aurreikusitako lanak dira, eta ingurutik arretaz igarotzeko eskatzen die udalak herritarrei.

Bihar, maiatzak 11, Langaurreko atsedenlekuan zuhaitz mozketa lanak egiten hasiko dela Gipuzkoako Foru Aldundia iragarri du Alegiako Udalak. Duela hilabete batzuk hainbat zuhaitz markatu zituzten eta horiek ateratzeko lanekin hasiko dira.

Bihar, lanak egiteko erabiliko den makinaria eramango dutela azaldu dute, eta handik aurrera ekingo diete mozketa lanei. Horrenbestean, lanek irauten duten bitartean atsedenlekurako sarrera itxita egongo dela jakinarazi du Alegiako Udalak.

Koronabirusaren krisia dela eta, herriko mugen barruan ibiltzeko aukera denetik jende askok egin du Langaurre aldera joateko hautua, eta alde horretatik, sortu litezkeen eragozpenengatik "barkamena" eskatu nahi izan du udalak. Udaletik azpimarratu dute, "lan hauek Covid-19aren krisialdia iritsi aurretik zeuden aurreikusita, eta horrenbestean, atsedenlekura sartzeko debekua errespetatzeko eskatzen da". Langaurre ingurutik igaro behar dutenei,"kontuz eta arduraz" jokatzeko eskatu die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!