Koronabirusa

Herriko taldeentzat diren diru laguntzen gaineko informazioa aurrerago jakinaraziko du udalak

Ataria 2020ko apirilaren 29a

Egoerak ahalbidetzen duenean jakinaraziko die Alegiako Udalak, herriko talde eta elkarteei, diru laguntzak nola eskatu beharko dituzten.

Alegiako Udalak urtero diru laguntzak bideratzen ditu herriko hainbat talde eta elkarterentzat.

Urtero egiten den deialdian epe bat izaten dute diru laguntza eskatu nahi duten elkarteek. Taldeek izena emateaz gain, eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu behar izaten dute. Bizi den ezohiko egoeraren aurrean, elkarteei gai honen inguruko informazioa helaraziko zaiela adierazi du udalak, eta egoerak ahalbidetzen duenean izango da. Bertan zehaztuko zaizkie aurtengo urteari dagozkion asmoak.

Bestalde, udaletik jakinarazi dute, 2019ko laguntzei dagokien bigarren zatiaren ordainketa aste honetan zehar egingo dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!