Koronabirusa

Haurrentzako kotoizko maskarak banatuko dituzte

Ataria 2020ko apirilaren 28a

Aurrera Alegia taldeak haurrentzako diren kotoizko maskarak banatuko ditu gaur. Etxez etxe edota kultur etxearen aurrean eskuratu ahal izango dira.

Aurrera Alegia taldeak koronabirusa dela eta, bere gain hartu du haurrentzat kotoizko maskarak banatzeko ekimena. Taldeak gaur egingo du maskaren banaketa. Bizi den egoera dela eta, etxez etxeko banaketa lehenesteko eskatu dute. Kotoizko maskarak nahi dituenak aurreraalegia@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko du mezua, edo Whatsapp bidez, 658 707 760 (Andrea) edo 619 578 915 (Maialen) zenbakira idatzita.

Umeen adina eta helbidea adierazi beharko ditu familiak, eta gaur arratsaldean, 13:00etatik 15:00etara egingo dute banaketa. Maskarak eskatzen dituztenek buzoian jasoko dituzte.

Beste aukera, kaleko banaketa izango da. Gaur, 16:00etatik 19:00etara bitartean egongo dira kultur etxeko atarian.

Kotoizko maskaraz gain, haur bakoitzak diploma bat jasoko duela ere aurreratu dute taldetik.  

Era berean, informazioa eta hainbat gomendio emango dizkiete. Jasoko duten maskara, hiru kotoizko geruzadun musukoa izango da. Erabili baino lehen garbitzea gomendatzen dute, eta maskara hori ez dela homologatua jakinarazi dute; hau da, ez du %100ean babesten. Bi metroko distantzia mantentzea beharrezkoa dela gogorarazi dute, eta eskuak maiz garbitu behar direla. 

Berrerabili daiteke maskara, baina eraili ondoren ur hotza eta lixibarekin edo ur beroa eta jaboiarekin garbitu beharko da. Ez da ukitu behar jarrita daramazun bitartean, eta kentzerakoan atzetik aurrera kentzeko gomendioa gogorarazi dute. Azaleko alergiaren bat izanez gero, tentuz kontuz jokatzeko eskatu dute.

Bukatzeko, zaintzeko aholkatu dute, eta "zaindu itzazu ingurukoak". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!