Koronabirusa

Haurrek kalea behar dutela eskatzeko deialdia, Alegian

Ataria 2020ko apirilaren 16a

Iturri Zahar Guraso Elkarteak bihar eguerdirako kazerolada deialdia egin du.

Eskolako familia guztiei, bihar, 12:00etan, hurrengo ekimenarekin bat egiteko gonbidapena luzatu die. Umeak eta haurrok kalea nahi dugu, kalea behar dugu! leloarekin bat egin, eta balkoira atera eta danbor eta kazuelak astintzeko eskatu diete.
 
Maialen Lujanbio bertsolariak, egoeraren harira, Akerra ikusi dugu abestia moldatu du, eta asko zabaldu da. Horra hor kantua:
 

Zakurra ikusi dugu
parkera joaten;
jabea ikusi dugu
zakurra eramaten.

Jabeak, zakurra; zakurrak parkean; ta gu hemen!
Zakurrak bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Gizona ikusi dugu
ogi bila joaten;
Ogia ikusi dugu
kale-buelta ematen.

Ogiak gizona; gizonak kalean; ta gu hemen!
helduak bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Andrea ikusi dugu
lanera joaten;
Urkulu ikusi dugu
joateko esaten.

Urkuluk Andrea; andreak lanera; ta gu hemen!
Lanera bai, ta umeak_zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.
Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.

Kaleak, arnasa, arnasak bizitza, bizitzak poza, pozak osasuna… lehenbailehen!
Haurrak kalera lehenbailehen, le-hen-bai-lehen!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!