Koronabirusa

Arreta psikologikoa doan eskuratzeko aukera

Ataria 2020ko apirilaren 2a

Gipuzkoako Psikologoen Elkargoa egiten ari den lanaren berri zabaldu die herritarrei Alegiako Udalak. Elkargoa beharrean dauden pertsonei doako arreta psikologikoa eskaintzen ari da telefonoz. 

Covid-19 birusa dela eta, etxean sartuta bizi beharrak modu ezberdinean eragiten die pertsonei. Alor psikologikoari eragiten dio, eta pertsonen aldartean eragina izan dezake. "Larritasuna, ziurgabetasuna eta beldurra bezalako sentimenduak agertu daitezke, eta horren aurrean, Gipuzkoako psikologo elkargoa doako arreta psikologiko zerbitzua eskaintzen ari da, horren beharrean dauden pertsonei", azaldu dute udaletik.

10:00etatik 14:00etara eskaintzen dute zerbitzua, eta 692 566 160 telefono zenbakira deitu behar du interesatuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!