Autismoaren Nazioarteko Eguna gogoan

Ataria 2020ko apirilaren 2a

Alegiako Udalak gogoan izan du, gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna dela. 

Autismoaren kolorea urdina da, eta zapi urdin bat zabaldu du udaletxeko balkoian.

Marea Urdina elkartetik, gaur, 17:00etan, Etxetik urdindu mundua lelopean Marea Urdina abestia ipintzera animatu nahi dituzte herritarrak. "Autismoa ez da gaitz bat, mundua ikusteko modu paregabea baizik", diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!