Koronabirusa

Eraikinetako espazio komunen garbiketa egiteko deia, bizilagunei

Ataria 2020ko martxoaren 26a

Osasun agintarien eskaerari kasu eginez, Alegiako Udalak herritarrei eraikinetako espazio komunen desinfekzioa egiteko eskatzen die. Eraikin bakoitzeko bizilagunen ardura izango da garbiketa egitea, eta alkohola erabiltzeko gomendioa egin dute.

Alegiako Udalak herritarrei jakinarazi die eraikinetako espazio komunen desinfekzio lanak egin behar dituztela, alkoholarekin.

Hauek dira eraikinetako espazio komunak:
-Ezkaratzak (ateak kanpotik eta barrutik).
-Igogailuak (barruko zein kanpoko botoiak, baranda edo heldulekuak…)
-Eskailerako baranda edo heldulekuak.
-Argi sakagailuak eta tinbreak.
-Ezkaratzeko ateko sarraila.
-Garaje komunitarioetarako sarbideetako sarrailak.

Alegiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, "ezohiko egoera honen aurrean egiten ari diren ahaleginagatik".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!