Alegiako Kutxabank osteguna bitarte itxita egongo da

Ataria 2020ko martxoaren 23a

Alegiako Udalak jakinarazi duenez Kutxabankek bulegoa itxita edukiko du martxoaren 26ra, osteguna, bitarte. Desinfekzio lanak egin behar dituzte bulegoan.

COVID-19 birusari aurre egiteko protokoloan ezarritako urratsak jarraituz egingo dira lan horiek, eta bulegoan ez da zerbitzurik eskainiko. Honenbestez, erabiltzaileek Tolosako San Frantziskoko bulegora jo beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!