Koronabirusa

Alegiako edozein jardueretan izena emanda daudenei ez zaie ordainagiri berririk pasako

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Jarduerarik egongo ez denez, neurri hori hartu du udalak. Alarma egoeraren bilakaeraren arabera jakinaraziko da jardueren eskaintza noiz berrezarriko den.

Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko edozein jardueretan izena emanda dauden herritarrei ez zaie ordainagiri berririk pasako egoera nahasi honek irauten duen bitartean.

Udaletik esan dutenez, alarma egoerak izango duen bilakaera "aurreikusi ezina da" eta horrenbestean, "ez dago jarduerak berrezartzeko data zehatzik". Jakinarazpen berririk egiten ez den bitartean egoerak bere horretan iraungo du eta edozein aldaketa dela, Udalak ohiko kanalen bidez jakinaraziko du. Erabiltzaileei ulermena eskatu diete eta egoerari buelta emateko etxean geratzea gomendatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!