Alegiako festak antolatzen hasteko lehen bilera

Ataria 2020ko otsailaren 28a

Alegiako Festa batzordeak 2020ko Alegiako jaiei begirako lehen bilera egingo du martxoaren 3an, asteartea, 18:00etan, kultur etxean.

Uztaileko jaietarako ideiak biltzen hasiko dira, eta urtero moduan, bertako ateak zabalik daudela herritar guztientzat gogorarazi dute batzordetik. Festetarako ideia edo proposamenen bat duenak batzordearen bileretan izango du aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!