Amak taldea ikusteko sarrerak salgai

Ataria 2020ko otsailaren 28a

Astebete barru, martxoaren 6an, Amak taldeak kontzertua eskainiko du, 22:00etan, Alegiako Elizpe zineman.

Ibilbide luzea duten lau trikitilari elkartu dira: Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea, Kristina Solano eta Amaia Oreja. Emanaldi horretarako sarrerak salgai jarrita daude kultur etxean, eta 12 euro ordaindu beharko da sarrera. Bukatzen ez badira, kontzertuaren egunean ere jarriko dira salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!