Alegiako Mendi Asanbladak urteko lehen mendi irteera egingo du Xoxotera, igandean. Izarraitz mendikatean Aittola-Xoxote ibilbidea egingo dute. Herritar guztiei zuzenduta dago irteera, eta 09:00etan Tonto kaletik abiatuko dira. Autoetan egingo dute bidaia, eta bazkal ordurako itzuliko dira. Harremanetarako 658733927 (Ainara), 605761649 (Olatz) eta 669636249 (Eider).
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?