Denetik eta denentzat, ohi bezala

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko urt. 14a, 11:58

Bihar Alegiako Udalaren Neguko Kultur eskaintza ipuin kontalariarekin hasiko da, eta apirilera arte luzatuko da egitaraua.

Tradizioa, musika, literatura, kirola, antzerkia, dokumentala,... guztia bildu du Alegiako Kultura batzordeak, eta neguko kultur eskaintza prest du herritarrentzako. Bihar hasiko dira ekitaldiak Badut taldearen ipuin kontaketarekin, baina ez da bakarra izango. Lur Usabiaga eta Xabier Terronesek ere ipuin kontaketak eskainiko dituzte.

Musikak ere bere tartea izango du. Hasteko, Loatzo musika eskolako pianoko ikasleek kontzertua eskainiko dute, eta bestetik, martxoaren 6an, Amak talde sortu berriak kontzertua eskainiko du. Antzerkia ere izango da, eta kasu honetan, Erradikalak ginenikusteko aukera izango da; Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilaria izango dira oholtzan ariko direnak. Tradizioari eutsiz Agate Deunaren bezperan kantuan girotu dute herria; goizez eskolako haurrak ibiliko dira, eta arratsaldez, Txintxarri abesbatzako ahots eta makilek jarriko diote doinua herriari.

Kirola egiteko aukera ere izango da Alegiako Mendi Asanbladak antolatutako bi mendi irteerekin. Eta rakestisten historia ezagutu ahal izango dute martxoaren 27an eskainiko duten dokumentalarekin, eta osteko mahai inguruarekin.

BI HITZALDI

Lehen hitzaldia mendiari lotutakoa izango da hilaren 28an, eta Euskal Mendizale Federaziokoak prebentzioari eta mendiko segurtasunari buruz ariko dira, prestakuntza eman nahian. Martxoaren 11n, hondakinen gainean ariko da Maddalen Diaz, eta plastikorik sortu gabe bizitzeko hautua azalduko die bertaratuei.

NEGUKO KULTUR EGITARAUA

Bihar, urtarrilak 15

17:00. Ipuin kontalaria, Badut taldearen eskutik, liburutegian.

Urtarrilak 24, ostirala

19:30. Loatzo musika eskolako ikasleen piano kontzertua izango da, kultur etxeko batzar aretoan.

Urtarrilak 26, igandea

Mendi irteera egingo dute Erlo-Xoxotera, Alegiako mendi asanbladak antolatuta.

Urtarrilak 28, asteartea

18:30. Prebentzioari eta mendiko segurtasunari buruzko prestakuntza saioa hitzaldia izango da, kultur etxeko batzar aretoan, Euskal Mendizale Federazioaren eskutik.

Otsailak 4, asteartea

11:30. Agate Deunaren bezpera dela eta, Herri Eskolako haurrak kantari eskolan eta plazan.

19:00. Txintxarri abesbatza kantari Agate Deunaren bezperan.

Otsailak 13, osteguna

17:00. Ipuin kontaketa Lur Usabiagaren eskutik, liburutegian.

Otsailak 14, ostirala

22:00. Erradikalak ginen antzezlana, Elizpe zineman.

Otsailak 23, igandea

Inauterietako zahagiardoa egingo dute, plazan.

Martxoak 6, ostirala

22:00. Amak taldearen kontzertua, Elizpe zineman.

Martxoak 8, igandea

Emakumearen Nazioarteko Eguna.

Martxoak 11, asteazken

18:00. Plastikorik sortu gabe nola bizi hitzaldia izango da, Maddalen Diazen eskutik, kultur etxeko batzar areto nagusian.

Martxoak 18, asteazkena

17:00. Xabier Terronesek eskainitako ipuin kontaketa, liburutegian.

Martxoak 27, ostirala

22:00. Raketistak lehen eta orain dokumentalaren proiekzioa eta mahai ingurua, Elizpe zineman.

Martxoak 29, igandea

Mendi irteera egingo dute Aralarko Guardetxetik Larraitzera, Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta.

Apirilak 3, ostirala

22:00.Sutarri dantza taldearen emanaldia, Elizpe zineman.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!