Alegiako Kultura batzordeak bultzatuta, irakurle talde bat sortzeko bilera irekia egingo da hilaren 15ean, 18:00etan, kultur etxean. Irakurleen elkargune bat sortu nahi dute irakurzaletasuna duten herritarrak biltzeko eta horrelako taldeetan egiten den moduan, liburu bat aukeratu, berau irakurri eta ondoren liburu horren inguruko saioak egiteko. Egitasmoan interesa duten herritar guztiei zuzenduta dago bilera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?