Alegiako kiroldegiko bazkide egiteko edo jarraitzeko epea irekita

Ataria 2020ko urtarrilaren 9a

Urtarrilean izango dute alegiarrek Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide txartela egin edo berritzeko aukera.

Urtarrilean izango dute aukera Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide direnek txartelak berritzeko. Berritze kanpainan, lehenik, udalak hainbat baldintza betetzen direla ziurtatuko du. Hasteko, bazkide guztien kasuan, Alegian erroldatuta daudela ziurtatuko du. Horrekin batera, langabezian dauden bazkideek, Lanbideko ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko dute. Eta ikasleen kasuan, dagokien ikastetxean eskatu beharko dute zentro horretan ikasten ari direla baieztatzen duen ziurtagiria.

Adin txikikoen kasuan, berriz, bere NANaren fotokopia eta kontu korronteko titularraren NANaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte. 65 urtetik gorakoek ere NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute, hobariaz baliatu ahal izateko.

Kontu korronte zenbakia emanda duten bazkideen kasuan, lehenengo kuota urtarrilaren 15aren eta 18aren artean kargatuko zaie, helbideratuta duten kontu zenbakian. Bazkidetza urte osorako izango da, eta prezio publikoen ordenantza arautzailean jasotako tarifa aplikatuko dela ohartarazi dute. Bigarren kuota, urtean zehar kobratuko da. Kuota helbideratu gabe eta bazkide izaten jarraitu nahi dutenen kasuan, 2020ko urtarrilaren 20a baino lehen Kutxabankeko 2095 5020 03 1061513718 kontu zenbakian egin behar dute dagokien kuotaren ordainketa, eta ostean, ziurtagiria kultur etxean aurkeztu beharko dute.

2019an bazkide izan eta baja eman nahi dutenek, bihar, hilak 10a, izango dute horretarako azken eguna. Kultur etxera joan eta hori jakinarazi beharko dute, txartela entregatuz.

Bazkide egin nahi dutenek edo zalantzaren bat argitu nahi dutenek kultur etxera jo dezakete edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu. Kultur etxearen ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara da, astelehenetik ostiralera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!