Gaur, Txintxarri Abesbatza kultur elkartearen batzar nagusia

Ataria 2020ko urtarrilaren 9a

Elkarteko kide guztiei dei egin diete 21:00etan hasiko den batzarrera joateko; 60. urteurrena izango da batzarreko ardatz nagusia.

Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du, gaur, hilak 9, bi abesbatzek urteari begira dituzten proiektuei buruz hitz egiteko. Batzarra kultur etxean izango da 21:00etan. Txintxarri abesbatzaren 60. urteurrena izango da batzarraren ardatz nagusia.

Amaitu berri den urtearen errepasoa eta balorazioa egingo dute lehendabizi. Bi abesbatzek Txintxarri Txikik eta Txintxarrik egin dituzten ekimenak eta diru kontuak aztertu eta onartuko dira. Eta bi koruek urte honetarako dituzten aurreikuspenak ere aurkeztuko dira batzar nagusian.

Pasatu berri den Errege Egunean 60 urte bete zituen Txintxarri Abesbatzak. Hori dela eta, hainbat ekitaldi egingo dituzte 60. urteurrena ospatzeko.

Gainera, Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere berritu egingo da batzar nagusi horretan.

Elkarteko bazkide guztiei batzar horretara joateko dei egiten zaie, eta bide batez, elkarteko bazkide egin nahi izanez gero, koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera uztea besterik ez dela egin behar adierazi dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!