ARGAZKI GALERIA

Lehiarik gabe korrika, Alegian

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko abenduaren 31

16:00etarako prest ziren lasterketan parte hartu behar zuten korrikalariak, Alegian. Aurtengo San Silvestre lasterketan ez da lehiarik izan. Umorea soinean jantzita atera dira urtea amaitzeko azken korrika saioa egitera.

Lehenak haurrak izan dira parte hartu dutenak, eta alde zaharrean itzuli bat egin dute. Haurrena amaitu bezain pronto helduak atera dira plazatik. Herria korrika jarri dute parte hartzaileek, eta irribarreak ere banatu dituzte ikusleen artean.

Behin lasterketa amaituta, tripa bete eta berotzeko aukera izan dute. Eta herriko saltoki ezberdinek eskainitako sarien zozketa egin dute lasterkarien artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!