Pilota jaialdia Alegian, urtarrilaren 3an

Ataria 2019ko abenduaren 30a

Beñat Urretabizkaia pilotari ikaztegietarra 2018ko promozio mailako buruz burukoan.

Gizonezko profesionalen eta afizionatuen eskuzko pilota partidak jokatuko dituzte Elorri pilotalekuan 19:00etan hasita.

Urtarrilaren 3an, ostirala, pilotari profesionalen eta afizionatuen pilota jaialdi bat jokatuko da 19:00etatik aurrera Elorri  pilotalekuan. Gizonezkoen bi partida jokatuko dira. Lehenik afizionatuak ariko dira eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak Elolarekin osatuko du bikotea Expositoren eta Telletxearen aurka jokatzeko. Ondoren, profesionalen txanda izango da. Promozio mailako binakako txapelketan, Arteaga eta Urretabizkaia ikaztegietarra, Salaberriaren eta Garmendiaren aurka ariko dira.

10 eta 16 urte bitartekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte, 16 urtetik gorakoek 10 euro, eta Intxurreko pilotariek eta 10 urtetik beherakoek doako sarrera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!