Kantuan eta tailerrak eginez

Ataria 2019ko abenduaren 26a

Alegiako Herri Eskolako kideak kantuan artera ziren abenduaren 24ean. Aurretik, astelehenean, Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta, buruarinen tailerra egin zuten kultur etxean.

Alegiako Herri Eskolako ikasleak Olentzero eta Maridomingirekin, herriko musikariek lagunduta , aritu ziren kalean kantari. Bestetik, buruarinen tailerrean, gidari Hernaniko Tantaieko lagunak izan zituzten eta bertan 32 haurrek parte hartu zuten.
Goiz pasa ederra egin zuten, eta amaieran haur bakoitzak berak egindako buruarin polit bat eraman zuen etxera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!