Aldundiaren konpromisoa, Errotako bidegurutzerako

Ataria 2019ko abenduaren 18a

Aurrera Alegia taldeak herritar baten eskaera jaso, eta bilera egin du foru aldundiarekin.

Aurrera Alegia taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera egin du, herritar baten eskaera bideratzeko. GI-2133 errepidean, Errota parean, bidea gurutzatzeko arriskua ekidin ahal izateko neurriak hartzea eskatu diote. Aurrera Alegiak dio: «Aldundiaren konpromisoa lortu dugu».

Nagusiki bi arazo plazaratu dituzte: «Kamioi ugari dabil bertatik, Becker, Calcinor eta Aralar enpresen eskutik. Alegiatik hasita, hainbat herrik N1erako lotura bertatik dute: Altzo, Amezketa, Abaltzisketa...». Abiadura handiak eta kamioiek «arazoa korapilatzen» dutela diote.

Aurrera Alegiaren esanetan, aldundiaren proposamena ondorengoa da: «Errepidea gurutzatzeko garaian, bi aldetan batetik bestera igarotzea ahalbideratuko lukeen pasabidea egitea, eta aurrerago bidegurutzea antolatuko lukeen biribilgunea eraikitzea».

Aurrera Alegiarentzat «onura handiak ekarriko ditu herriarentzat, oinezkoa babestuz».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!