Obra hori abesteko, Txintxarri abesbatzan kantari ibilitakoak elkartu nahi dituzte egun horretan. Horretarako, obra errepasatu eta prestatzeko, entsegua antolatu du abesbatzak. Entsegua gaur izango da, abenduak 17, 21:15ean Alegiako elizan. Txintxarri abesbatzak kantari ohi guztiei dei egiten die, Alleluia prestatzeko entseguetara joan daitezen eskatuz.