Aniztasun afektibo sexuala lantzeko tailerra, gurasoentzat

Ataria 2019ko abenduaren 12a

Alegiako Aralarpean Guraso Elkarteak eta Iturri Zahar Guraso Elkarteak elkarlanean antolatu dute tailerra. Aniztasun afektibo sexualaren inguruko sentsibilizazioa bideratu, eta guraso izatetik bizi daitezkeen zalantza, kezka edota egoerak aztertzea izango da tailerraren muina. Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleen gurasoei zuzendutako tailerra da. Hilaren 17an, asteartean izango da, kultur etxean, 18:00etan. Pare bat orduko saioa aurreikusi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!