'Bakean dagoena, bakean utzi' bihar, Alegian

Ataria 2019ko abenduaren 11

Alegiako Gaztetxeko XXXII. urteurreneko ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Bihar, 21:00etan, antzerkia izango da. Bakean dagoena, bakean utzibakarrizketak eskainiko dituzte Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik.

Sei bakarrizketa aurkezten dituzte, euskara eta generoa umore gai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango dituzte hizpide. Sarrera bi euro ordaindu beharko da. Abenduaren 18a, asteazkena, zinema gaua moduan definitu dute gaztetxeko kideek eta 20:30ean, Gartxot filma ikusteko aukera eskainiko dute.

BUKATZEKO, MUSIKA

Azken bi ekitaldiak musikari eskainiak izango dira. Abenduaren 20an, ostiralean, Onki Xin, Zigor DZ eta Fer Apoaren taldea, Dupla Aguraingo bikotea eta Xatiro bakarlaria igoko dira gaztetxeko oholtza gainera. 22:30etik aurrera izango da, eta sarrera 8 euro ordaindu beharko da.

Eta ordu berean, hilaren 27an, ostiralean, Rodeo talde zestoarra eta Pelax donostiar bakarlariaren kontzertuak izango dira. Sarrerak bost euroko kostua izango du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!