Babestutako edukia

Bizikleta elektrikoetan espezializatutako denda, Alegian bertan

Ataria 2019ko abenduaren 10a

Oiartzun E Bike 1 1575969045871
Oiartzun E Bike 2 1575969046818
Oiartzun E Bike 3 1575969047182
Oiartzun E Bike 4 1575969047610
Oiartzun E Bike 5 1575969048642
Oiartzun E Bike 6 1575969050678
Oiartzun E Bike 7 1575969052342
Oiartzun E Bike 8 1575969054533
Oiartzun E Bike 9 1575969056354
Oiartzun E Bike 10 1575969058363
Oiartzun E Bike 11 1575969060488
Oiartzun E Bike 12 1575969061204

Oiartzun Bike etxeak bizikleta denda zabaldu du Alegiako Bazurka industrialdean, Route 33ren parean.  Salmenta berari baino, bezeroentzat duten mantenu zerbitzuari eman nahi diote garrantzia.

Garaian garaiko bizikletak, baina guztiaren gainetik,  E-bike bizikletak eta bezeroentzako mantenu tailerra. Oraingoz, 700 metro karratu ditu Oiartzun E-bike dendak, baina Alegiako Bazurka industrialdean handitzen joateko asmoa dute. Route 33ren parean dago Oiartzun Bike etxearen bizikleta denda berria. E-bike izena jarri diote, hain justu, bizikleta elektrikoetan espezializatuko direlako. «Gaur egun, ikusten dituzun bizikleta mota guztiek dute bere anai edo arreba elektrikoa: errepiderako, mendirako, paseorako... eta guztiak daude Alegiako Oiartzun E-biken». Hibridoak, Gravel, Enduro... zerrenda amaigabea da. Katalogo zabal honek, Oiartzun E-biken eskaintzaren %90 osatzen du. Hala ere, Oiartzun Bike etxearen parte denez, garaian garaiko eskaintza osagarriak dituzte Alegian. «Gabonetan, adibidez, haurrentzako bizikleta ugari jarri ditugu. Errepiderakoak ere badaude, eta baita bizikletarako osagarriak ere. Goiko solairuan, berriz, fitness-erako makinaria espezializatua dago. Erakusketa iraunkorra da, eta ergometroak, pisu makinak, korrikarako zintak, bizikleta estatikoak... badaude ere». 

Salmentari garrantzia ematen dioten arren, mantenu zerbitzua azpimarratu nahi dute Alegiako Oiartzun E-biken. «Berdin dio Oiartzungo dendan erosia den bizikleta edo Alegian; edo karreterakoa den edo elektrikoa. Alegian, bertako bezeroei ematen diegun zerbitzua ematen diegu guztiei. Hori bai, esan bezala, bizikletak etxe honetan erosia izan behar du. Guretzat oso garrantzitsua da mantenua, eta zentzu batean, horretarako zabaldu dugu Alegian Oiartzun E-bike, Oiartzunera joan beharrik gabe, eskualdean tailer zerbitzua izateko gure bezeroek». Bizikleta elektrikoez gain, beraz, Oiartzun Bike-eko bestelako bizikletak ere konpontzen dituzte, jakitun baitira errepideko bizikleta asko Oiartzungo dendan erosiak direla. Bizikleta elektrikoetan espezializatuak izanik, Alegiako Oiartzun E-bike-n ongi ezagutzen dute mantenuaren garrantzia modu horretako bizikletetan. «Motor elektrikoak potentzia izugarria sortzen du, eta horrek transmisioan bere eragina dauka. Noizean behin tailerrera ekartzea gomendagarria da, ondoren alferrikako gastu bat ekiditeko. Adibidez, kate aldaketa garaiz egiten baldin bada, 17-18 euroan egin daiteke. Arazoa gerorako uzten baldin bada, kaltea izugarri handitu daiteke, eta gastua 300 eurora igo. Egindako kilometroen araberako mantenua, azkenean, ekonomikoagoa ateratzen da». 

E-bike bizikletak Europako herrialde nagusienetako merkatuetan indartsu sartu dira. Ohitura aldaketa bat ekarri dute; lanera joateko autoa erabili beharrean bizikletaz joatekoarena, adibidez. Kirol ikuspegitik ere ez da nolanahiko iraultza: «Mendira bizikletaz joatea ez zegoen lehen edonoren esku. Batzuei burutik pasa ere ez zitzaien egiten horrek zekarren esfortzuagatik. Orain hori ez da horrela. Edonork egin dezake mendi buelta bat bizikleta elektrikoarekin. Asko zabaltzen ari den ohitura da».

Bizikleta elektrikoek ez dute motorra martxan jartzen duen palanka bat. Software baten bidez funtzionatzen dute, eta hori, norbanakoei egokitua joan daiteke, azken berrikuntzekin. Horregatik, Oiartzun E-biken salmentari garrantzia ematen diote, bezeroa azken berrikuntza guztiekin joan dadin, baina salmenta ondorengo jarraipena garrantzitsuagoa dela azpimarratzen dute, erosi den bizikleta horrek ahalik eta gehien iraun dezan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!