Gazte bat atxilotu dute Alegian, 800 gramo kalamu zituelako

Ataria 2019ko azaroaren 25a

Artxiboko irudia

Ertzaintzaren kontaketaren arabera, atzo atxilotu zuten 23 urteko gaztea gasolindegi batetako aparkalekuan. 

"Gertaera 21:15ak inguruan izan zen, Alegian. Gasolindegiko aparkalekuan, baimenik gabe auto bat elbarrituentzako lekuan ikusi zuten ertzainek. Gidariarengana gerturatu zirenean, modu oldarkorrean erantzun zien ertzainei; autoko giltzak, berriz, gasolindegiko kafetegiko manpararen aurka bota zituen. Ondoren, gizonezkoa autotik ateratzen hasi zenean kalamu usaina nabaritu zuten ertzainek. Miatu ondoren lau kalamu buru eta kutxilo bat aurkitu zizkioten gazteari. Autoaren miaketarekin hasi ziren orduan. Maletategian 8 tupperware aurkitu zizkioten, 800 gramo kalamurekin. Droga trafikoa leporatuta 23 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten. Atxilotua gaur goizean pasa da epailearen aurretik, Tolosako epaitegian".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!