09:10ean auto bat errepidetik atera da N-1ean, 430 KM-an, Lasarteko noranzkoan. Larrialdi zerbitzuek Asuncion Klinikara eraman dute auto gidaria, Trafiko Zuzendaritzatik azaldu dutenez. Istripua Alegiako eremuan gertatu da eta N-1eko errail bat itxi dute.