Elorri-Aldapa saskibaloi kluba aurkeztuko dute

Ataria 2019ko azaroaren 8a

Alegian Elorri-Aldapa saskibaloi kluba martxan jarri dute eta bihar egingo dute aurkezpen ofiziala. Lehenengo urterako gizonezkoen senior taldea osatzea lortu dute. Bestalde, emakumezkoen taldea hurrengo urtera begira ere lanean ari dela azaldu dute. Horrez gain, hil honetan kadeteekin ere lanean hasiko dira.

Aurkezpena Elorri frontoian egingo dute, bihar, 16:00etan hasita, senior gizonezkoen taldearen ligako partida izango dela aprobetxatuta. 16:15ean kamiseten banaketa egingo diote herriko kirolari nabarmenei. 16:30ean taldeen beroketa hasiko da, 16:50ean jokalarien aurkezpena egingo dute, eta 17:00etan hasiko da Elorri-Aldapa eta Mekalki Aloñamendi taldeen arteko partida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!