Giro ona, oinarri

Imanol Garcia Landa 2019ko urr. 30a, 07:55

Intxurre futbol taldeak emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak ditu erregional mailan lehiatzen.

Intxurre futbol elkarteak erregional mailan ditu bere bi talde nagusiak. Emakumeena gorengo mailan du eta gizonena lehen mailan. Iñigo Ormazabal da emakumeen entrenatzailea eta «oso gustura» dago ligan egiten ari direnarekin. Sei partida jokatu dituzte eta, beraz, lehen itzulia bukatu dute, eta hirugarren postuan daude, zortzi punturekin. «Entrenatzaile bezala lehenengo urtea izanik, ez nekien ligak ze maila izango zuen, eta oso gustura gaude orain arte lortutakoarekin».

Laguntzaile moduan aritu ondoren, lehen urtea du entrenatzaile moduan Beñat Hierrok gizonezkoen taldean. Lehenengo itzulia bukatzeko bi partiden faltan, laugarren doaz, hamar punturekin. «Oso txukun goaz», esan du Hierrok. Hain justu, helburu moduan, «taldean gustura egotea eta entrenatzeaz» gain, lehen lau postuetan amaitzea da, igoera fasea jokatu ahal izateko. «Eta gora igotzeko aukera badugu, ondo, eta bestela hurrengo urtean izan beharko du».

Bere aldetik, lehenengo helburua jokalariak «entrenatzera gustura etortzea» dela esan du Ormazabalek. «Partidetan denek ahal den minutu gehienak jokatzea da. Lagun talde handi bat osatzen dute, hiru bat jokalari izan ezik betidanik ezagutzen dute elkar». Emaitzak iristen badira «denak gustura egongo gara, eta emaitzek ez badute laguntzen, pixka bat pisutsuagoa izango da. Baina helburu nagusia kirol testuinguru batean umore ona mantentzea da».

Aldaketa nagusi bat izan da aurtengo denboraldian gizonezkoen taldean, hainbat urtetan entrenatzailea izan den Santos Irazustabarrenak ez baitu jarraitu. «Santosek lasaitasun puntu bat ematen zion taldeari. Otaño eta ni pixka bat urduriagoak gara, baina moldatuko garela uste dut», esan du Hierrok.

Bi taldeetan jokalari gehienak Alegia eta inguruko herrietakoak dira. Futbolean jokatu nahi duenarentzat bi taldeetako ateak irekita dituztela diote entrenatzaileek. Ormazabalek, gainera, deialdi berezia egin du emakumezkoen talderako atezain postua betetzeko. Izan ere, atezaina zenak denboraldi honetan utzi egin du taldea eta atezainik gabe daude, eta orain arte beste jokalariak txandaka ari dira postu hori betetzen.

PARTAIDEAK

Erregional gorengo maila

Nora Alustiza. Atzelaria. Alegia.

Oihana Agirreurreta.Eskuin hegalekoa. Alegia.

Ane Arandia.Atzelaria. Alegia.

Angela Bach.Atzelaria. Altzo.

Claudia Bach.Ezker hegalekoa. Altzo.

Carol Achaga.Erdilaria. Villabona.

Larraitz Balerdi.Eskuin hegalekoa. Alegia.

Uxue Balerdi.Atzelaria. Alegia.

Alaia Bengoa.Erdilaria. Alegia.

Leire Camaron.Aurrelaria. Azkoitia.

Maria Etxeberria.Aurrelaria. Amezketa.

Uxue Nafarrate.Atzelaria. Alegia.

Lorea Senperena.Erdilaria. Abaltzisketa.

Naiara Severinu.Erdilaria. Alegia.

Maddi Uria.Erdilaria. Ikaztegieta.

Aroa Arteaga.Ezker Hegalekoa. Villabona.

Amets Galarza.Atzelaria. Amezketa.

Iñigo Ormazabal.Entrenatzailea. Alegia.

Ander Zubeldia.Laguntzailea. Altzo.

Erregional lehen maila

Mikel Oiarbide. Atezaina. Alegia.

Asier Alustiza. Atezaina. Alegia.

Xiker Renobales. Atzelaria. Alegia.

Aitor Altuna. Albokoa. Tolosa.

Ander Camarero. Aurrelaria. Ibarra.

Imanol Jimenez. Atzelaria. Alegia.

Ibai Gabirondo. Atzelaria. Alegia.

Endika Rezola. Albokoa. Altzo.

Lander Alkiza. Albokoa. Ikaztegieta.

Igor Mendizabal. Erdilaria. Alegia.

Iñigo Otamendi. Hegalekoa. Alegia.

Jokin Ormaetxea. Aurrelaria. Tolosa.

Xabier Yugueros. Erdilaria. Abaltzisketa.

Xanet Egiguren. Albokoa. Tolosa.

Unai Llamas. Albokoa. Alegia.

Aritz Peñagarikano. Albokoa. Anoeta.

Iñigo Ormazabal. Aurrelaria. Alegia.

Mikel Ormazabal. Erdilaria. Alegia.

Issam El Moussaoui. Albokoa. Ibarra.

Erlantz Martin. Albokoa. Tolosa.

Beñat Hierro. Entrenatzailea. Irura.

Joxan Otaño. Entrenatzailea. Irura.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!