Artola, kanporatuta

Ataria 2019ko urriaren 26a

Lau eta erdiko txapelketaren barruan, Ezkurdiaren aurka 22 eta 14 galdu zuen alegiarrak, atzo Balmasedan. Ez du aurrera egingo. 

Final-laurdenetako ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldiaren barruan jokatu zen partida atzo eta iazko txapeldunak aurre hartu zion Iñaki Artolari. Finalerdietatik kanpora geratu da eskualdeko pilotaria. Ezkurdiak, berriz, ligaxkako partida guztiak irabazita aurrera egingo du kaiolakoan. 

Finalerdietan tokia ziurtatua du Altuna IIIak, baina hala ere, amezketarrak Victorren aurka 22 eta 9ko emaitzarekin irabazi zuen atzo Irunen. 

Erik Jaka lizartzarrak bestalde, bihar izango du partida Peio Etxeberriaren aurka, Tolosako Beotibar frontoian, 17:00etan. Irabazten duenak egingo du aurrera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!