Partida irabazita Iñaki Artolak aukerekin jarraitzen du

Ataria 2019ko urriaren 19a

Atzo Iñaki Artola alegiarrak irabazi zuen Oinatz Bengoetxea leitzarraren aurkako lau eta erdiko partida.

22ra iristea lortu zuen alegiakoak, Bengoetxea VI.a 17an utzita. Bengoetxea lehen bi tantoetan aurretik hasi bazen ere, gero Artolak aurrea hartu zion, aldea handituz. Bengoetxeak bigarren tantorako ipurmasailean min hartu zuen, eta minez jokatu behar izan zuen partida. Hala eta guztiz ere, tanto onak utzi zituzten.

Artolak opari batzuk egin zituen partidan, eta leitzarra 4-12kotik, 12-14 eta 16-18ra gerturatu zitzaion. Dena den, 22ra iristea lortu zuen Iñaki Artolak.

Artola "gustura" geratu zen partida irabazita, oraindik ere, aukerak baititu Lau eta Erdiko Txapelketan.

Hurrengo partida Joseba Ezkurdia arbizuarraren aurka jokatu beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!