Parte hartu nahi duenak, ostegunetan, 10:30erako plazara gerturatzea nahiko du. Saioak hamaiketakoarekin bukatuko dituzte. Adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera bultzatzea, eta beraien arteko harremanak sustatzea helburu ditu Txintxarriak Martxan ekimenak. Alegiako Udalarekin batera, osasun zentroa, herriko ikastetxeak, jubilatuen elkartea, Nagusilan eta eliza ari dira elkarlanean.